XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orduan, Jesus'ek erantzun eta esan eutsen: Beraz, emon egiozue Kaisar'i Kaisar'ena, ta Jaungoikoari Jaungoikoarenan erantzun oneaz, erri-agintaritzak eta Elizaren agintaritzak, bakoitzak bere eskubideak dauzala iragarten dau Jesus'ek.

Ta ez eben itz baten bere arrapatu al izan erriaren aurrean, eta Aren erantzunaz arriturik, isildu egin ziran.

Eta Jesus an itzirik, alde egin eben.

249. Sadukeotarrak eta berbizkundea (Mt. 22, 23 33; Mk. 12, 18 27; Lk. 20, 27 40).

Eta egun aretan bertan, berbizkunderik ez dala uste daben sadukeotar batzuk urreraturik, itandu eutsoen, esanaz: Irakasle, Moiges'ek auxe itzi euskun idatzita: Semerik bagako anai ezkondua norbaiti il ba'dakio, aren anaiak beretzat alarguna artu ta anai zanari ordorengoa sortu begio

Ba-ziran, bada, gure artean zazpi anai; lenengoa ezkondu zan, baiña semerik baga il zan; eta bere emaztea bere anaiari itzi eutsau.

Alargunagaz ezkondu, ta bigarrena be semerik baga il zan.

Arelaxe, zazpirak ez eben ondorengorik itzi.

Azkenez, alarguna bera be il zan.

Beraz, barriro biztu daitezenean, zazpirak emaztetzat izan eben ezkero, areitako norena izango da emazte?.